Gaur hasita eta Bianditz-Domiko Bizirik egitasmoak deituta, jardunaldiak egingo dituzte Oiartzunen. “Zain dezagun Aiako Harria parke naturala” lelopean antolatu dituzte jarduerak, eta zenbait hitzaldi medio, gaiaren inguruan sakonduko dute. Hitzorduen berri emateko gurean izan dugu Kepa Olaiz.





