Albisteak

Barraketako musika gaztetxoen esku

Xanistebanetako barraketako musikaren aukeraketa gaztetxoek egiten dute Oiartzunen. 2018an jarri zuen martxan ekimena Oiartzungo Udalak, Ttiriki-ttauki (Elizalde Institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro) euskara batzordeekin elkarlanean. Aurten ere halaxe egingo dute. Hori dela eta Elaia Lete, Aratz Sistiaga, Nahia Dos Anjos eta Bihotz Tolosa gonbidatu ditugu Oiartzun Irratira.