Albisteak

Axeiyarentzat 2025eko Kirol Saria

Pasa den ostiralean, UKABek, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak, urte honetako Kirol Saria Joxe Mari Mitxelenari eman zion pilotari moduan lehenbizi eta entrenatzaile eta epaile bezala ondoren, bere ibilbide luzean kirol honi emandako guztia nabarmentzeko asmoarekin. Guzti honen inguruan hitz egiteko gurean izan dugu Joxe Mari Mitxelena “Axeya”.

Ostiralean Kirol Saria jaso zuen ekitaldian bizitakoa azalean du oraindik Joxe Mari Mitxelenak.