Albisteak

Auzo batzarrak urriaren 6tik 9ra

Urriaren 6an hasi eta 9ra bitarte auzoz auzo bilerak egingo dituzte aurten ere Udal zinegotziek. Legegintzaldiaren erdibidera iritsita, balorazioa egiteaz gain, aurrera begirako egitasmoak aurkeztuko dituzte. Xehetasun guztiak ezagutu asmoz Joana Mendiburu Garaiar, Oiartzungo alkatea gonbidatu dugu Oiartzun Irratira.