Albisteak

Atamitx biziberritzea

Atamitxeko bizikleta parkea erabat berrituko da Udala eta Oarsoaldeko Txirrindulari Eskolaren (OTXE) arteko elkarlanari esker. Lanak hasita daude eta abuzturako amaitzea aurreikusten da. Gaiaren inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko asmoz, gurean izan dira Agustin Lekuona Hirigintza zinegotzia eta Arkaitz Iza OTXEko kidea.