Kafiak Hoztu Arte izena du Orgasmo Sortzaile Taldeak abiatu duen egitasmo berriak. Proiektu honek Oiartzungo gazte sortzaile ezberdinak elkartu eta gai zehatz batez hitz egitea du helburu. Lehen saio honetan Aitor Bengoetxea, Izaro Telletxea eta Naroa Zabaleta aritu dira arrakasta kontzeptuaren inguruan hausnartuz.