EHAZE-k ekoitzi eta Oiartzun Irratiaren bidelaguntzarekin grabatu den podcasta da Bertan Goxo. Amaia Irazabalek eta Maddi Sara Goikoetxeak gidatzen duten saioko bigarren protagonista, Arantzazu Fernandez izan da, Sarah Kane-en “Zartatua eta 4.48 psikosia” obraren itzultzailea. Musikari dagokionez, Peru Galbeteren “Zintzur” lana erabili dute saio honetan.