Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dugu gaur eta herriko kaleak aldarrikapenez beteko dira berriz ere. Aurten hamabost indarkeria matxista kasu baino gehiago izan dituzue esku artean Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek. Kasuen gorakada eta arratsaldeko hitzorduaz hitz egin dugu Janire Pagadizabal eta Aitziber Erasun Asanbladako kideekin.





