Armairu aldaketarekin batera, badator berriro ere Oiartzungo Labore kontsumo elkarteak antolatzen duen Arropa Truke Azoka. Azaroaren 20an, ostiralean, egingo dute hirugarren edizioa, eta dagoeneko herriko agendan galdu ezinezko hitzordu bihurtu da. Hilaren 18an berriz, lehenengo aldiz, Haur eta Gaztetxoen Arropa Truke Azoka izango da. Itsaso Larretxeak eman dizkigu xehetasun guztiak.





