Asteazken honetan greba orokorra deitu dute hainbat sindikatuk, tartean LABek. Bizitzaren garestitzea, zerbitzu publikoen egoera, erosahalmenaren galera eta lan-baldintzen prekarizazioa daude mobilizazio honen erdigunean. Gai honi buruzko xehetasun guztiak argitzeko eta deialdian sakontzeko gurean izan ditugu LAB sindikatuko Haizea Aranburu eta Iker Gomez kideak.





