Datozen asteetan, eta aurreko astean egin bezalaxe, asteazkeneko Udalaren Tartean, Oiartzungo Udaleko sail desberdinetako lanak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Gaurkoan, Ongizate saila ezagutu dugu Gizarte zerbitzutako arduraduna den Myriam Goikoetxearekin eta Etxez-etxeko langile den Marijo Etxeberriarekin.





