Ikasturtea hastearekin batera, Topalekuak HERRIARI DEIKA ekimena jarri du martxan, herritarrok erabiltzen ez ditugun gauzak aprobetxatzea helburu. Janire Pagadizabal eta Julen Perez Topalekuko hezitzaileak izan ditugu irratian honen inguruko xehetasunak ematen eta Topalekura ere hurbildu gara gazteekin hitz egiteko.





