Oiartzun Burujabeko hirugarren batzar sektorialak urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean ospatuko dira. Zita garrantzitsu honetan, herritarrek, eragileek eta udalak azken urtean mahai ezberdinetan (energia, elikadura, euskara eta kulturartekotasuna, kultura eta zaintza) landutako proiektuak eta proposamenak aurkeztu eta bozkatuko dituzte. Gurean izan da Ioana Iñigez, Oiartzun Burujabeko kidea.





