Albisteak

Heko moneta jaio da

Euskal komunitatea saretzeko tresna berri bat jaio da: Heko moneta. Negu honetan Gipuzkoan eta Nafarroan pilotu gisa abiatuko den tokiko txanpon honek hurbileko ekonomia babestea eta burujabetza nazionala lantzea du helburu. Proiektuaren erronkak ezagutzeko, gurean izandira Aitziber Arnaiz eta  Iñigo Gorrotxategi, monetaren elkarte sustatzailearen presidenteak.