Albisteak

Etxebizitza bulego zabalik

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, etxebizitza bulegoa jarri dute martxan. Herritarrei etxebizitzaren arloko informazioa, orientazioa eta tramiteak egiteko laguntza eskainiko die. Zerbitzu ibiltaria izango da eta Oiartzunen astearteetan egongo da. Informazio guztia Aitziber Zinkunegi teknikariaren eskutik.