Albisteak

Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko zentroa abiaraziko dute

Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bazterkeria-egoeran edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako eguneko arreta zentroa jarriko dute martxan hilabete honetan. Gaiaren inguruko xehetasun gehiago ezagutu asmoz, gurean izan dugu, Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotzia eta alkateordea.