Albisteak

HELTAn izena emateko epea zabalik

Gaurko Udalaren Tartean, HELTAko kide den Arantza Bian izan dugu Oiartzun Irratian. Ikasturte berrirako ikastaro guztiak prest dituzte eta haien berri eman digu. Hasierako urteetan, emakumeei zuzendutako ikastaroek protagonismo berezia izan zuten, baina denborarekin, eskaintza zabalduz joan da eta gero eta jende gehiagorengana iritsi da.