Albisteak

Barraketako musika aukeratzeak saria izan du

Urtero lez, aurten ere Xanistebanetako barraketan entzungo den musika aukeratzeko ardura Oiartzungo gazteek izan dute. Hala eta guztiz ere, lehen aldia da Oiartzungo Topalekuak duela hau dena kudeatzeko lana eta, hori dela eta irratira gonbidatu ditugu topalekuko Maren, Elene, Maider eta Anne. Beraiek izan dira Oiartzungo Udalak ematen dituen sarien irabazleak iragarri dituztenak.

Bozgorailuaren sariak Maixabel Lanekik, Irai Perezek eta Iker Lekuonak irabazi dituzte (bakoitzarentzat bat) eta, barraketako fitxen saria, berriz, Arkaitz Larretak, Laida Perezek eta Nikole Arnaizek eskuratu dituzte. Zorionak denei!