Albisteak

Elizaldeko Xanistebanetako taberna ezagutuz

Elizalde 50 urte ospatzen dabil urte guzti honetan zehar. Horren harira, Koloretako Sustrai abestiaren bideoklipa argitaratu zuten duela aste batzuk. Hori gutxi balitz, Xanistebanen atarian gauden honetan, Elizaldeko tabernara ere gonbita luzatu nahi izan digute antolatzaileek. Gai hauek luzeago xehetzeko gurera gonbidatu ditugu Manex Elgeta, Jone Muñoz, Joseba Olaizola eta David Muñoz.