Albisteak

Hernio-Gazume eta Pagoetara literatura lagun

Hilabeteko txango proposamenarekin etorri zaigu irratira Hektor Ortega, Sua Edizioak-eko arduraduna. Ikasturtearen azken saio honetan, Hernio-Gazume mendilerroa eta Pagoetako parke naturala izan ditugu hizpide, baina literatura kontuan izanda sortutako eta “Hernio eta Pagoetako natura parkea, gizakiak eta naturak bat egiten duten lekua” liburuan aurki ditzakegun hiru ibilbideren bitartez.