Hilabetero lez, gaurkoan ere Nekane Martiarena Labandibar izan dugu irratian Abaraxka Ludotekako agenda eguneratzeko prest. Iragarri duenez, azken txanpan sartu dira dagoeneko eta ikasturtea maiatzaren 28an itxiko dute. Hala eta guztiz ere, hainbat hitzordu antolatu dituzte hilabete honetan zehar.





