Albisteak

“Berdindu” zerbitzua apirilaren 14ean Oiartzunen

Berdindu lesbianei, gayei, transexualei eta intersexualei arreta ematea xede duen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. Besteak beste, informazioa, aholkularitza eta orientazioa jorratzen ditu, eta apirilaren 14an egingo du geldialdia herrian haren zerbitzu ibiltariak. Gai honen inguruko xehetasunak ezagutzeko gurera gonbidatu dugu Maitane, udaleko berdintasun teknikaria.