Berezia izan da gaurko Kirolez Blai saioa. Joxemiel Lopezen eskutik, joan den larunbateko Madalensoroko pilota hitzorduan murgildu gara, Unax Landak eta Ander Imazek elkarren aurka jokatu duten lehen partiduan, zehazki. Protagonisten hitzez gain, Asier Retegiren eta Euxebio Agirrezabalaren ahotsak ere jaso ditugu.





