Albisteak

Elizalde “Koloretako sustrai”

Elizaldeko komunitatea buru-belarri dabil eskolaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekimenekin. Horietako baten berri ostiralean izango dugu, Elizaldeko sortzaile batzuk elkarlanean “Koloretako sustrai” izeneko kantua sortu dute eta. Proiektuaren inguruan hitz egiteko gurera gonbidatu ditugu David Muñoz, Irati Matelo eta Karmele Mitxelena.