Usue Molina Saenz izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. “Patxarosa” eta uzkurra izaeraz, Donostiako Egia auzoko bizilaguna, duela lau urte etorri zen Oiartzunera. Ogibidez irakasle, 28 urterekin ekin zion arraunari Arraun Lagunak taldean eta bide hori albo batera utzi zuen amatasuna iritsi orduko.





