Bertsolaritzako Gipuzkoako herriarteko txapelketaren lehen fasea jokatzen ari dira, eta aste honetan, hilaren 20an hain justu, Oiartzunen egingo du geldialdia. Oiartzungo Intxixuk eta Oreretako Orereta taldea lehiatuko dira Girizia elkartean. Txapelketaren nondik norakoak azaltzeaz gain, taldearen erradiografia egin digu Jon Martin Etxebestek.





