Asteleheneroko lez, Oarso Bidasoako Hitzako zuzendari den Urko Etxebeste izan dugu irratian eskualdeko albiste nabarmenenak xehetzen.
Oiartzunen asteburu ihotezalea ospatzeaz gain, errafiazko poltsen berri eman dute. Errenterian, herritarrek topoa lurperatzea eskatu dute eta inauterien zain dira. Pasaian, bestetik, “Pasaia berdea martxan da!” komunikazio kanpaina abiatu dute eta Antxoko kalistenia parkea gertutik ezagutzeko aukera izango da. Amaitzeko, Lezon prest dira ostegunean Trapujaleri ongi etorria egiteko eta Gaintxurizketako behin betiko pasabidea hurbilago dute bizilagunek.





