Urteroko lez, Ihoteak ate joka ditugun honetan, Haurtzaroko HH5eko ikasleak testuinguru magiko honen inguruko antzerki bat prestatu dute. Egitasmoa gertutik ezagutzeko gurera gonbidatu ditugu Maddi Arrastoa Mendiburu, Manex Argote Sagastuy, Gexan Arozena San Sebastian, Inge Lasa Alkorta, Iraule Arrojo Aiestaran eta Ekhi Lujanbio Esteban ikasleak.





