Urte berriarekin batera, datorren ikasturteko matrikulazio kanpainak abian dira. Haurtzaro Ikastolan otsailaren 2tik 13ra egin ahal izango da matrikula. Hitzordu honen harira, urteroko lez, Haurtzaro ikastolaren inguruan hitz egiteko tartea hartuko dugu Lide Martiarena, Miren Arruabarrena eta Elias Arizmendi irakasleekin.
Haurtzaro Ikastola zergatik aukeratzen duten azaldu dute Lidek, Mirenek eta Eliasek.





