Urte honetan ere, Kattin Txiki herriko eragilearen laguntzarekin, Oiartzunek Altxamendu Faxistan bizitakoa oroitu eta berrikusiko dugu Egiyan Xurrian saioan. Gaurkoan, Uxue Barrenetxea Bruñoren gidaritzapean, Oiartzunek 1936ko uztailaren 27tik aurrera jasandako errepresioa izan dugu hizpide Ramon Gaztelumendi gonbidatuarekin.





