Asteleheneroko lez, Oarso Bidasoako Hitzako zuzendari den Urko Etxebeste izan dugu irratian eskualdeko albiste nabarmenenak xehetzen.
Oiartzunen, bihar, Korrika Batzordea ospatuko dute eta ‘Zerua lapurtu dute’ pailazoen ikuskizuna hilaren 25ean izango da. Errenterian, Iztietako kioskoa zenean aldi baterako negutegia jarri dute eta Mariasun Landa sarietarako lanak aurkezteko epea ireki dute. Pasaian, ‘12 cm’ erakusketa azken txanpan dago eta langabeei begirako euskara ikastaroak egingo dituzte herrian. Eta amaitzeko, Lezon, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren bidea ezagutzeko ‘kedada’ antolatu dute igandean eta Allerru Lagun kanpaina abiatu du herriko futbol klubak.





