Ikasturte honetan zehar, Kattin Txiki herriko eragilearen laguntzarekin, Oiartzunek Altxamendu Faxistan bizitakoa oroitu eta berrikusiko dugu Egiyan Xurrian saioan. Gaurkoan, Uxue Barrenetxea Bruñoren gidaritzapean, tropa frankistak herrira iritsi zireneko testigantzak aditzeko tartea hartu dugu, 1936ko uztailan presente zeuden ahotsekin testuinguru hura ulertu eta mahai gainean ipintzeko.
Kattin Txikik duela urte batzuk jasotako testigantzan, Frantxiska Iragorrik 1936ko uztailean bizitakoaren lagintxo bat kontatu zuen.





