Aurtengo azken saioa egin dugu Oarso Bidasoko Hoitzako zuendariarekin. Besteak beste honakoak izan ditugu hizpide: Kattin-Txikik Oiartzunen Francoren altxamendu faxistak eragin zuen errepresioaren gune esanguratsuenak markatu dituela; Errenterian McDonalds-eko Isralekein duen konplizitatea salatzeko elkarretaratzea izango dela bihar; Pasaian bizikleta bidezko banaketa zerbitzua abiatu duela Laurak Batek; eta Lezon zabalik dela Euskal Liburu Azoka.





