Niko Iribar Lopez izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Txikitatik zinema eta musika izan ditu bidelagun hurko, sukaldaritzarekin bezainbeste bidaia egin ditu haiekin. Besteak beste, Perun, Brasilen edota Londresen abentura mordoa bizi izan ditu lapiko tartean, su berriak pizgarri zituela. Orain, bidaiatzen jarraitu arren, beste lehentasun batzuk dituela kontatu du.





