Albisteak

Oroimenaren Ibilbidearekin amaitzen

Ikasturte honetan zehar, Kattin Txiki herriko eragilearen laguntzarekin, Oiartzunek Gerra Zibilan bizitakoa oroitu eta berrikusiko dugu. Elkartearen azken egitasmoa altxamendu faxistan Oiartzungo pasarte ilunenak bildu eta Oroimenaren Ibilbidea osatzea izan da. Ibilbidea amaitzeko nondik norakoak azaldu ditu Mikel Mendizabalek.

Mikel Mendizabal Kattin Txikiko kideak, Oroimenaren Ibilbidearen harira, gogora ekarri ditu 1936ko irailaren 6an jazotako Altzibarko fusilatzeak.