Oiartzungo Udalak lehen sektorea indartzera bideratutako laguntza programa jarri du berriz martxan. 50.000 euro banatuko ditu aurten ere herriko nekazari eta abeltzainen artean, urtean zehar izan dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko. Xehetasun gehiago ezagutu asmoz Ibon Mitxelena Fernandez, ekonomia soziala eta burujabetzarako zinegotzia gonbidatu dugu.





