Oiartzungo Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek elkarlanean, bizikidetzaren eta memoriaren bidean beste urrats bat emate aldera, aurreko legealdian abian jarritako “Oroimena eta egia Bizikidetzaren bidea” ziklo berri bat prestatu dute. Oraingoan ardatza, emakumeek pairaturiko indarkeriak izan dira. Honen berri emateko Garazi Urdanpilleta Astibia eta Janire Mitxelena Lekuona gonbidatu ditugu.





