Albisteak

“Oiartzuarrak arrazistak al gara?” mahai-ingurua entzungai

2025eko Harrera Astearen gai nagusia arrazakeriaren inguruko hausnarketa izan da, bizikidetza eta aniztasuna sendotzeko helburuarekin. Urriaren 17an Landetxen antolatu zuten mahai-ingurua izan dugu entzungai gaur Oiartzun Irratian. “Oiartzuarrak arrazistak al gara?” galderari buruz hizketan aritu ziren Amelia Barquin, Amaia Jackson eta Nahikari Irastorza. Moderatzailea Jon Martin izan zen eta sarrera eta amaiera Mirari Martiarenak eman zion.