Gaurko Zana Zalako irratsaioan Ixiar Iñarra Oiartzabal izan dugu protagonista. Txikitatik mendizaletasuna transmititu zion aitak eta zaletasun horri segida emanez Girizia Mendi Taldearen sorreran parte hartu zuen 1986. urtean eta gaur egun ere, bertan segitzen du. Askatasuna, lasaitasuna eta gozamena sentitzen ditu mendian Ixiarrek, nahiz eta bidean sufritzen dela ere aitortu digun…