Albisteak

Oarsoaldeako azkenak Urkoren eskutik

Asteleheneroko hitzordua izan dugu gaurkoan Urko Etxebeste Oarso Bidasoko Hitzaren zuzendariarekin. Eskualdeko berri nabarmenen artean, Urkok Garagardo festa eta Mintzalagun ekimena aipatu ditu Oiartzungo kasuan. Bestetik, Errenterian, udalak 37 langile kontratatuko dituela eta Juneren Hegoak elkartearen eguna ospatuko dutela larunbat honetan. Pasaiari dagokionez, udalak etxebizitzako eremu tentsionatu izateko bidea hasi duela eta San Pedroko Musika Abesbatza Astea ospatuko dela. Amaitzeko, Lezon, Markos Goikolea izan da Lezoko III.Antzerki Testu Laburren lehiaketaren garaile eta bi tona hondakin jaso dituzte hirigunetik gertu.