Bizi-lagun elkartea osasun eta larrialdietan eskarmentu handia duten oiartzuarrek sortu zuten 2018an, erronka eta helburu partekatu batekin: Oiartzun emergentziei aurre egiteko ahaldundutako herria izatea lortzea. Horretarako ikastaroak egiten hasi ziren iaz eta aurten ere halaxe egingo dute, urriaren 8an baita hurrena. Aintzane Etxebeste eta Ane Intxauspe gonbidatu ditugu.