Urriaren 11n Oiartzunen eskultura garaikideko bi erakusketa inauguratuko ditu Pagoartek. Proiektuaren helburua, Euskal eskultura ezagutzera eman eta eskultura irakurtzeko bideak lantzea da, ikuslearengana eskultura eta artea hurbilduz. Xehetasunak ezagutzeko Mikel Mendizabal eta Neka Martiarena antolakuntzako kideak gonbidatu ditugu.
Data garrantzitsuak:
- Urriak 11 larunbata, inagurazioa San Juan kaperan 12:00etan
- Urriak 17 ostirala, gaztetxoen eskultura eraikuntza 17:30ean
- Urriak 26 igandea, behin-behineko eskultura baten sorkuntza 11:00etan
- Azaroak 2 igandea, itxiera ekitaldia San Juan kaperan 18:00etan