Albisteak

HITZAko zuzendaria Oiartzun Irratian

Urko Etxebeste Oarso Bidasoako Hitzako zuzendaria izan dugu gaurkoa Oiartzun Irratiko estudioan, eskualdeko albisteen errepasoa egiteko. Besteak beste honakoak izan ditugu hizpide: Oiartzunen asteburuan, Erdi Aroko III. Jardunaldiak izango direla; Errenteria-Oreretan Atlantikaldia, ostegunetik igandera; Pasaian LGTBIQ+ pertsonen errealitateak ezagutzeko egindako ikerlana ostiralean aurkeztuko dutela eta amaitzeko Lezon, Aiur Illarreta Beñaranek, urrezkoa lortu duela kayak surfeko Europako Txapelketan.