Albisteak

Etorri euskarara! doako ikastaroak

Oiartzungo ikastetxeetako gurasoek badute “euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikasteko” modua. Izan ere, UEMAk,AEK-k eta Oiartzungo Udalak, Etorri euskarara! izeneko ikastaroak antolatu dituzte. Doakoak izango dira, eta seme-alaben ikastetxean bertan emango dira. Aitziber Arnaiz, Udaleko Hizkuntz Normalizaziorako teknikaria, eta Irati Odriozola, UEMAko teknikaria, gonbidatu ditugu ekimenaren berri jasotzeko.