Albisteak

Ali Rodriguez Zana Zalakon

Alioxia Rodriguez Iturain izan dugu gaur Zana Zalako saioan. Txikitatik saltsero xamarra izan da gure protagonista: lagunekin egotea, aparatuak desmontatzea, rock musika eta mendia zituen gustuko, eta halaxe segitzen du gaur egun ere, elektronika, informatika eta musika baitira Aliren ofizio eta afizioak.