Udarekin batera, kaleak ospakizunez betetzen dira. Festa horietan, eta gaztetxoenen artean batik bat, protagonismo berezia dute buruhandi eta erraldoiek. Oiartzungo Erraldoi eta Buruhandien konpartsa gertutik ezagutzeko parada hartu dugu gaurkoan Mikel Etxeberria eta Edel Telletxea kideen laguntzarekin.