Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, Isiltasunarekin apurtzen hitzaldia emango dute hilaren 23an, 19:00tan, Landetxen. Sare sozialetan emakumeen indarkeria matxistei buruz emandako testigantzak izango dituzte hizpide, Cristina Fallarás eta Nerea Barjolak. Nora Velez del Burgo Berdintasun zinegotzia eta Oiartzungo Feministen Asanbladako kidea gonbidatu dugu.