Martxoaren 14tik 28ra Malagako zinema jaialdia ospatuko dute Espainian. Ander Iriarte oiartzuarraren bi lan izan dira hautatuak jaialdi horretan: Indarkeriaren Oi(h)artzunak eta Judoka. Honi buruz hitz egiteko Mirokutana ekoiztetxeko arduraduna gonbidatu dugu Oiartzun Irratira.