Extremadurako arbasoak ditu Joxito Manzano Garciak, gaurko Zana Zalako saioko protagonistak. Bekoplazan hazia, haurtzaro zoriontsua eta askea oroitzen du Joxitok. Txikitatik hasi zen etxeko ekonomian ekarpena egiten eta amestu bezala elektrizista izateko ikasi ondoren, horixe izan du lanbide. Gaztetan Brasilera egindako abentura-bidaiak bere burua deskubritzen lagundu zion…