Haurtzaro ikastolako LH4ko ikasleak elikagaiak eta sortzen dugun zaborren gaia lantzen aritu dira azken asteetan. Landutakoa eta atera dituzten ondorioak herritarrekin partekatu asmoz hiru ordezkari eta laguntzaile bat etorri dira Oiartzun Irratira: Mattin Zalakain, Hur Lasa, Laiene Elizondo eta Euri Apaolaza.